XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irugarren zatia, bigarrenean aitatutako mugaetatik asi eta ontzitegi edo Astilleruko errekarteraño zan, eta andik Madrideko bideari jarraituz, Burgoko gaztañadian sartu arte, ta goratxoago, Burgoko saroetik Mutrikuren mugan sartu arte.

Berriatuarentzat aukeratu zan zati au.

Laugarren zatia, irugarrenean esandako tokietatik Arraintalaiara, itxasoa joaz.

Au Ondarroarentzat gelditu zan.

Uretatik etorrita, Lekeitio aldean ziran sei zatiak onelaxe banandu ziran: Lenengo zatia, Arantzibiako etxearen jaubetasuneko zan Lukernegiko saroe inguruan batzen zan.

Lekeitiotik Ondarroara etorran bide nagusiaren egalean asi eta portura doan errekatxoari jarraituz, Barrenetxeako gaztañadiak arte, eta goragotik, Kapitelegi izendun tokitik Oruetatik Beleukira doan bidearen inguruko mugarrirarte, eta andik Aulikizko mendia jo artekoaren barruan gelditzen zana.

Berriatuarentzat gelditu zan.

Bigarren zatia: Lenengokoan esandako muga eta tokietatik zati bat Burgaña baserrirarte zabaltzen da, baserri onen lurrekin bat egiñik.

Au Ondarroarentzat aukeratu zan.

Anakabe ingurutan zati bi egin zituen banatzeko zeregindun gizonak.

Burgaña etxearen azpia, Anakabe aldean dagon Ubirotxa izeneko errekatxoan asi, ta gora joaz, trotix baten ondoan dagon mugarrirarte; eta emendik Anakabe baserriaren goi-aldean dagon mugarrirarte.

Mugarte onetan itxas aldera gelditzen zan zatia, lurraldea, Berriatuarentzat gelditzen zan.

Goi aldea, Asterrika eta Itola alderakoa, Ondarroarentzat.

Itolamendi eta Garroburuko lurrekin be zati bi egin ziran.

Bata, Ondarroa eta Bizkai errien lurrak banatzen ziran Azkarra izendun tokitik asi eta Lekeitioko bideari jarraituz, Urkiaga baserriko bide nausian dagon karobitik igarota, Asterrika ingurutan dagon beste karobiaren ertzean, mugarri bat ipini eben; emendik mendiaren lepora jota, beste bat; emendik Arbiaska izeneko lekura doan errekatxoaren gañean beste bat; eta andik berantza, Ondarroaren mugetara eldu eta Errenderiko lurraldetan sartuaz, Goitiako etxearenetan finkatuz, bestea.

Au Ondarroarentzat.

Eta andik aurrera, Garro eta bere lurretan sartuz geldizen zan guztia, Berriatuarentzat.

Galeamendiko lurretan be zati bi egin zituen.

Urdakondegi izenez ezagutzen dan Lekoia mendiko tokian egoan mugarritik, Etxanoko bideari jarraituz bide berbertan mugarri bat ipini eben eta emendik bera joanaz, Lekoiatik Bidazurietara doan bide-txindorrean beste bat, eta emendik Goikoetxe baserriaren Urea deiturako tokira doan errekatxoari jarraituz, beste bat.

Onela, mugarri orreik kontuan artuz, Zabala eta Lekoia aldera jausten zan lurraldea Ondarroarentzat gelditu zan.

Beste aldea, Etxano eta Ergeitizera emoten ebana, Berriatuarentzat.